Kaixo lagunok!
Gogoratzen duzue blog-aren hasieran txikitako objektuak erakutsi genizkizuela? Ba gaur txikitako pelikulak edo ipuinak gogoratuko ditugu.
Dakizuen bezala, bost kide gara. Iratik Hamelingo xirulariaren ipuina dauka gogoko, Fadua aldiz, txano gorritxo. Janire Edurne zuri gustoko zeukan eta Zuriñek, txanpa elefantearen ipuina. Leire aldiz, pelikula bat gogoratzen du, Notredameko konkorduna.
Ipuinak eta pelikulak jakinda galdera batzuk erantzungo ditugu, zuek gehiago jakiteko nahian.
1. ZERGATIK DA ZURETZAT ADIERAZGARRIA?
Aukeratu dugun liburu edo pelikula, gehienak amankomunean daukagu norbaitekin erlazionatzen dugula, norbait etortzen zaigula burura liburua burutzean, bai aita, amona edota ama. Bateri aldiz, bere bizitzan asko lagundu zion pelikula da eta horregatik oso garrantzitsua bihurtu zen.
2. ZEIN BALIO TRASMITITZEN DITUELA USTE AL DUZU?
Esan beharreko lehenengo gauza, guztiok ados gaudela nahiz eta txikitan ez konturatu, balore asko trasmititzen dituztela.
Hainbat balore atera ditugu: Elkartasuna, helduei kasu egin beharra, ezezagunetan konfidantza ez izatea, laguntasuna, maitasuna, indarra izatea, babesa, superazioa...
Adierazgarriena, guztiok ezberdinak izan arren, eskubide berdinak ditugula libre bizi izateko da.
3. HAURTZAROAREKIKO ZEIN IKUSPUNTU DUTE?
Haurrak ipuinak eta pelikulak ikustean, herriko heroia edo printsesa ikusten du edo inuxentea den pertsona bat. Animaliak maitatzea eta arduratxua izatearen garrantzia.
4. ZER IKASI DUTE?
Liburu hauen bitartez hainbat balore ikasi genituen, goiko erantzunetan aipatzen dugun bezala, eskubide berdinak ditugula, adibidez. Era berean, gure bizitzan printzipe bat aurkituko dugula adierazten digute liburu gehienak txikitatik , baina horrekin ez gaude ados. Hau da, baliteke norbera bakarrik bizitzea edota emakume bat gizonik gabe bizitzea eta berdin berdin zoriontsu izatea , beraz ipuinen bukaera batzuk aldatuko genituzke.
2ª ARIKETA: CISTERNA, F.(2002) “EL CURRICULUM OCULTO: MENSAJES NO VISIBLES DEL CONOCIMIENTO EDUCATIVO” SINTESIA EGIN HONAKO ZATIAK KONTUTAN IZANIK:
a. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?
Curriculum ezkutua, hezkuntza kontestuan inplizituki ematen diren edukiak dira.
Curriculum ezkutuaren funts nagusia, hezkuntza kontestuan emateko egokiak ez diren edukiak forma inplizituki transmititzea da.
Guretzat, curriculum ezkutua idatzita ez dagoena erakustea da. Hau da, curriculum ofizialean ateratzen ez diren gauzak irakastea.
b. ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE IDENTIFIKATUZ.
Curriculum ezkutuan bi ikuspuntu bereizten dira, alde batetik, hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa, eta bestetik, gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa.
Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoan bost alor desberdintzen dira: razionalismo akademikoa, hezkuntzaren teknologia, ikuspuntu kognitiboa, hezkuntza pertsonalizatua eta gizartearen berreraikuntza.
- Razinalismoa akademikoa: Ikuspuntu honek edukian oinarritzen da eta aurrekari garrantzitsuena eta zuzenena J.F. Herbart pedagogo alemana da.
- Hezkuntzaren teknologia: Ikuspuntu honek metodologian oinarritzen da. Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat aurrekari aipatu ditzazkegu, R. W. Tyler, H. Taba eta B. Bloom. R. W. Tyleren “Principios basicos del curriculum y dedl aprendizaje” obra eta Bloomen taxonomia aipatu beharra dago.
- Ikuspuntu kognitiboa: Ikuspuntu honek ikaslearen barne prozesuetan oinarritzen da, hau da, garapen pertsonalean eta aurrekari garrantzitsuena J. Piaget filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra da.
- Hezkuntza pertsonalizatua: Ikuspuntu honek ikaslean oinarrituta dago. Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat ordezkari bereizi ditzazkegu, P. Fauré, C. Rogers eta V. García Hoz.
- Gizartearen berreraikuntza: Ikuspuntu honek testuinguruan oinarritzen da.Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat egile aurrekari aipatu ditzazkegu, E. Pestalozzi, H. Giroux eta J. Dewey.
Gizartean eta curriculumaren teoria kritikoan autore batzuentzat, XX.mendeko "Frankfurteko Eskola" izeneko filosofoen planteamentuarekin batera sortu ziren teoriekin soilik aplikatu daiteke. Bertan, Gimeno Lorente, Carr edo Kemmisen lanak aurki ditzakegu.
c. HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN DELA USTE DUZU? ZERGATIK?
Heziberriren oinarria bizitzarako prestatzea eta konpetentziak garatzea, gaitasuna gehi ahalmena eta pratikoa gehi teorikoa.
Gure ustez Heziberri 2020 curriculumaren ikuspuntu guztien barruan egokitzen dela, hau da, razionalismo akademikoan, hezkuntzaren teknologian, ikuspuntu kognitiboan, hezkuntza pertsonalitatuan eta gizartearen berreraikuntzan.
Pentsamendu kritikoa, teoria klasikoa eta kritikoaren baturaren ondorioa da.
d. CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU?
Gure ustez, curriculum ezkutua ezin da ekidin. Curriculum ezkutua baloreetan, sentimenduetan eta iritzietan oinarritzen da, eta hauek curriculum formal batean biltzea oso lan zaila da. Hala ere, esan beharra dugu posible izango balitz curriculum bakar batean alderdi guztiak biltzea hoberena izango litzatekeela.
Hau izan da guztia gaurkoz, espero dut denoi gustatzea
Besarkada handi bat!
Comentarios
Publicar un comentario