Ir al contenido principal

Sekuentzia didaktikoa diseinatzen

                                                             URTAROAK

SARRERA

Unitate didaktikoak ikastetxearen asmoen eta irakaskuntzaren arteko koherentzia ziurtatu
behar du. Beraz, maila bakoitzean garatzen diren unitate didaktikoek Ikastetxearen Curriculum
Proiektuan eta maila bakoitzerako Programazio didaktikoan ezarritako helburuak, edukiak eta
irizpideak antolatu, garatu eta zehaztu behar ditu.
Unitate didaktikoak praktika pedagogikoa egituratzen du eta praktika didaktikoaren
plangintzarako, analisirako eta ebaluaziorako erabakiak hartzen laguntzen du. Beraz, beharrezkoa da
unitate didaktikoaren eredu bat, oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duten planteamendu
metodologikoekin bat eginez, ikasgelako jarduerak planifikatu eta antolatuko dituena.
Unitate didaktikoa planteatzeko modu honek ikaskuntza-eduki guztiak integratu eta modu
koherentean antolatu behar direla azpimarratzen du.
Hurrengo orrialdeetan, egin eta prestatutako sekuentzia didaktikoa azalduko da. Sekuentzia
didaktikoa ikaste-irakaste prozesua antolatzeko lan didaktikoa da; hau da, komunikazio prozesua.
Sekuentziaren barruan hainbat arlo landuko dira: helburuak, konpetentziak, edukiak,
metodologia, etab.
Hasteko, helburu orokorrak eta didaktikoak aurkituko ditugu. Bertan, planifikatutako
jardueren garapenaren ondorioz lortu nahi ditugun lorpenak adieraziko ditugu. Jarraian, oinarrizko
konpetentziak azalduko dira. Hauek, bizitzako esparru eta egoera guztietan –esparru eta egoera
pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan-arazoegoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren
konpetentziak dira. Hauek, eskematikoki azalduko ditugu.
Oinarrizko konpetentziak zeintzuk diren azaldu ondoren,  edukiak agertuko dira. Hauek,
ikasleei transmititzeko, aukeratutako kultur moduak eta jakintzak dira. Ikasten eta irakasten dena
osatzen duten elementuen multzoari deritzo. Ondoren, urratsak edo jarraibideak agertuko dira.
Bertan, proposatu ditugun ariketak, nola burutuko ditugun azalduko da. Zein pausu eman behar
dituzten bai ikasle zein irakasleak.
Urratsak azaldu eta gero, zein jarduerak egingo diren adieraziko ditugu. Jarduerak, irakasleek
eta ikasleek burutzekoa den, ordenatua eta antolatua dagoen berariazko ekintza elkar eragileen
multzoa edo ekintza bakarra da.
Jarraian, erabiliko den metodologia agertuko da. Hau logikaren arabera, sistematikoki
koordinaturik dauden teknika eta jarduera-multzoa, ikaslearen ikaskuntza helburu jakin



batzuetarantz zuzentzeko erabiltzen da. Nola antolatuko dugun gela, zein dinamika mota erabiliko
dugun, zein teknika, baliabideak, etab.  azalduko dugu.
 Amaitzeko, ebaluazioa eta ebaluazio irizpideak azalduko ditugu. Ebaluazioa, objektu baten
kalitateari buruzko balioespenak ematea datu-jasoketa prozesu batek eskainitako informazioetan
oinarriturik; objektuaren hobekuntza erraztuko duten erabakiak hartzea da. Horretarako, nola eta
zer ebaluatuko dugun eta horretarako erabiliko genukeen txantiloia azalduko dugu.
Kontzeptu horiek argi izanda, kasu honetan, urtaroak lantzeko erabiliko ditugu. Hiru jarduera
planteatu ditugu. Jarduera horietan, negua, udaberria, uda eta udazkena landuko dira teknika
ezberdinekin. Urtaroak ezberdintzeko, hainbat baliabide beharrezkoak izango dira: bideoak, liburuak,
fitxak… Horretaz gain, arropak edo garai bakoitzeko festekin erlazionatzea dauka helburu.




HELBURUAK: OROKORRAK ETA DIDAKTIKOAK
NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA INGURUNE FISIKOAREN ETA SOZIALAREN EZAGUERA:
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak,
mugimen-duak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna
erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak
edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua
handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera
adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea
erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio
nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea,
haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta
autono-miaz jarduteko.
- Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen
ezauga-rriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna
lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
- Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko,
ordena-tzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
- Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara,
balioe-tara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta
balioespeneko jarrerak lantzeko.
- Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera
jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.
- Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak
ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik
balioesteko.



NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA:
- Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza
erregulatzeko.
- Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu
eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko.
- Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren funtzionamendua ikertzeko
eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna moduan balioesteko.
- Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak, objektuen ezaugarriak
des-kribatzeko eta inguruneko egoerak interpretatu eta ulertzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta,
bes-teak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko
teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
Urtaroak ikasteaz gain, helburu hauek aurrera eraman nahi ditugu beste hainbat gauza lortu
nahi ditugulako. Taldean egotea, hizkuntza maila igotzea edo antzerkiak egitea haurrentzat
baliagarria izango da eta bere egunerokotasunean garrantzitsua da. Alegia, bete nahi diren
helburuak, gai zehatz bat, urtaroak kasu honetan, ikasten duten bitartean bere gelakideekin
sozializatzeko oso baliagarriak izango dira.



KONPETENTZIAK
1. HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO
KONPETENTZIA:
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian
erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
   → Konpetentziaren osagaiak:
Hitzezko komunikazioa: hainbat hizkuntzatako askotariko testuak ahoz eta idatziz ulertzea
eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
Hizkuntzak erabiltzeko trebetasuna da, hau da, kontzeptuak, pentsamenduak,
sentimenduak, gertaerak eta iritziak hitzezko eta idatzizko diskurtsoen bitartez adierazteko eta
interpretatzeko trebetasuna.
Hitzik gabeko komunikazioa: hitzik gabeko hainbat kodetako informazioa ulertzea eta jarioz,
autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea. Hitzik gabeko kodeak, hau da, keinuak,
dantza, musika, ikonoak, irudiak eta antzeko kodeak erabiltzeko trebetasuna da hitzik gabeko
komunikaziorako konpetentzia.

2. IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO KONPETENTZIA:
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da,
ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza
autonomiaz antolatzeko.
→ Konpetentziaren osagaiak:
- Informazioa ulertzea, buruz ikastea, eta ulertutakoa adieraztea (pentsamendu analitikoa).
Irakasteko eta ikasteko prozesuaren funtsezko fasea da informazioa ulertzea, ulertu beharra
baitago jakiteko. Jakina da ikasleek, maiz, ez dutela ikasten, ulertzeko zailtasunak dituztelako eta
ulertze-erroreak izaten dituztelako. Zerbait ulertu den jakiteko irizpiderik fidagarriena da ikustea
norbait gai dela ikasi duen hori erabiltzeko eta aplikatzeko. Informazio argia eman behar zaie
ikasleei, hori baita ulertzea errazteko bidea, eta, orobat, haien garapen-mailara eta aurrez dituzten
ezagutzetara egokitutako informazioa eman behar zaie.
- Ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea).




Informazioa sortzeko konpetentzia izango du ikasleak, baldin eta prozesu kognitiboak,
aurretiko ezagutzak, nortasun-ezaugarriak eta motibazioa konbinatu, egokitu eta aplikatzen baldin
baditu, ideia ugari, askotarikoak, baliagarriak, kualifikatuak eta garrantzitsuak sortzeko.

3. ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIA:
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte
hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta
betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
→ Konpetentziaren osagaiak:
- Norberaren eta besteren nahiak asebete daitezen uztartzea komunikazioetan; hau da,
norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi
berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan
hartzea.
Asertibitatea eta enpatia modu orekatuan uztartu behar dira pertsonen arteko
komunikazioa egiazkoa eta guztiontzat aberasgarria izan dadin. Elkarbizitzarako konpetentziaren
osagai hau konpetentziaren gainerako osagaien oinarria da.
- Taldean ikastea eta lan egitea, nork bere ardurak onartuz eta helburu komuneko lanetan
lankidetzan arituz, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta.
Taldean ikasteko bi modalitate daude funtsean: elkarri lagunduz egindakoa eta elkarlanean
egindakoa. Bi modalitate horiek baliagarriak izan daitezke ikasteko, baina lankidetza, ikasten
ikasteko gaitasuna garatzeko egokia ez ezik, lagungarria ere bada elkarrekin bizitzen ikasteko
konpetentzia garatzeko.
- Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta
elkarbizitzaren oinarri diren gizarte-ohituretatik eratortzen diren arauak betetzea.
Bi jokabide mota bereiz daitezke: giza eskubideetan oinarritzen direnak, eta konbentzio edo
arau sozialetan oinarritutakoak. Biak beharrezkoak dira bizikidetzarako, baina garrantzi eta oinarri
ezberdinak dituzte.
- Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.

Pertsonek gatazkak izaten dituzte eguneroko bizitzan, eta gatazka horiek familian, eskolan,
jolasetan, kirol-eremuan eta beste esparru askotan gertatzen dira.  Elkarrekin bizitzen ikasteko,



garrantzitsua da gatazka-egoeretan elkarrekin bizitzen ikastea eta egoera horiek indarkeria erabili
gabe kudeatzen ikastea, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez.
4. NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA:
Norberari bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez,
pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egitea da, haiei buruz egiten den balorazioaren arabera
sendotu eta egokitzea horiek guztiak, eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren bidez, norbera
autorrealizaziora bideratzea, errealizazio horren dimentsio guztietan.
→ Konpetentziaren osagaiak:
-          Hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta komunikazio digitala autorregulatzea.
Hitzezko komunikazioa autorregulatzeak esan nahi du, alde batetik, kontzientzia hartzea
komunikazio-funtzioetan eta bizitzaren komunikazio-egoeretan sortzen diren ahozko nahiz idatzizko
diskurtsoak ulertzeko eta adierazteko prozesuen kalitateaz.
-          Portaera soziala eta morala autorregulatzea
“Elkarbizitzarako” konpetentziak, agiri honetan ulertzen den moduan, osagai hauek ditu:
Pertsonen arteko komunikazioa,talde kooperatiboan ikasten eta elkarlanean aritzen ikastea,
portaera soziala eta  gatazkak kudeatzea.
-  Motibazioa eta borondatea autorregulatzea erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko.
Motibazioak ekintza bultzatzen eta zuzentzen du, eta modu jakin batean zergatik jokatzen
dugun azaltzen du. Honako hauek pizten dute motibazioa:  Desio bat bete nahi izateak, beharrizan
bat ase nahi izateak edo  helburu bat bete nahi izateak.
- Gorputzaren funtzioak eta norberaren osasuna, ongizatea, gorputz-irudia eta sexu
nortasuna autorregulatzea
Gorputz-dimentsioaren autorregulazioaren honako alderdi hauek bereiz daitezke:
- Funtzio fisiologikoaren, biologikoaren, motorraren eta sentsorialaren kontzientzia
eta erregulazioa.
- Norberaren osasunaren zaintzaren eta ongizatearen kontzientzia eta erregulazioa.
- Gorputz-irudiaren kontzientzia eta erregulazioa.
- Sexu-nortasunaren kontzientzia eta erregulazioa.
- Gorputz-adierazpenaren bidez adierazitako sentimenduen eta emozioen hitzik
gabeko komunikazioaren kontzientzia eta erregulazioa.

→ KONPETENTZIA EMOZIONALA:
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunaren barruan, gaitasun emozionala
landu dezakegu.
Konpetentzia emozionalen garapenaren bidez, ikasleek estrategia emozional ezberdinak erabiltzen
ikasten dute eskolan eta eskolatik kanpo, familian eta gizartean egoera emozional zailei aurre
egiteko, esaterako: erregulazio emozionala, asertibitatea, enpatia, gatazken ebazpena…
Bisquerraren (2000) arabera, kontzientzia emozionala hauxe esan nahi du: norberaren emozio
propioak eta besteenak ezagutzea.
Gainontzeko  emozioak ezagutzeko portaerak behatu behar ditugu. Horretarako hainbat urrats
daude: bakoitzaren emozio propioen kontzientzia hartzea, emozioei izena ematea eta besteen
emozioak ulertzea. Gaitasun hau garatzeko, ikasleek honako hau egin beharko dute:
- Besteen arazoekiko interesa erakutsi eta besteei zoriontsu izaten lagundu. - Jarrera kontrolatu. - Frustrazioa eta porrota onartu.

EDUKIAK
NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA INGURUNE FISIKOAREN ETA SOZIALAREN EZAGUERA:
→ Bigarren zikloko edukiak:

1. MULTZOA: Nortasuna eraikitzea: - Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer sentsazio eta
pertzepzio izaten dituen ezagutzea.
- Gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat izatea eta adieraztea.
- Objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen eta egoeren ezaugarrietara egokitzea gorputz
jarrera.
- Jolasaren bidez (jolas motor, zentzumenezko, sinboliko eta arautuen bidez) arakatzea
inguru-nea. Disfrutatzeko eta harremanak izateko bitarteko gisa balioestea jolasa.
- Jolas sinbolikoaren bidez, egoera errealak edo irudizkoak eta pertsonaiak antzeztea.
- Lanak egitean, ekintzen sekuentzia planifikatzea; eta antolatzeko, konstantea izateko, arreta
jartzeko, ekimena izateko eta ahalegintzeko ohiturak hartzea.
- Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen laguntza
jarre-rak balioestea.
- Konfiantza izatea norberaren ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte hartzea eta saiatzea.
- Antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko
ohiturak eta jarrerak lantzen hastea.

2. MULTZOA: Hartu-emanak gizarte-ingurunean:
- Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan
laguntzea.
- Eguneroko bizitza antolatzen duten arau kolektiboak eztabaidatzea, hausnartzea, balioestea
eta betetzea.
- Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak elkarrizketaren
bidez konpontzen hastea.


- Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi sexista
batzuk identifikatzea eta baztertzea.

3 MULTZOA: Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin:
- Ingurune naturala eta haren baitako objektuak, materiak, eginkizunak eta eguneroko
erabile-rak behatu, esploratu eta ezagutzea.
- Ingurune naturaleko fenomenoak (gau eta egunen segida, euria, etab.) behatzea eta gizakien
bizitzan duten eraginaz ohartzea.
- Naturaren eta izaki bizidunen gaineko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonek
zaintzaren gainean duten arduraz jabetzea eta jarrera kritikoa izatea ingurunean egiten diren
jar-duera kaltegarriekiko.
- Arian-arian ohartzea teknologiak doitasunez eta beharrezkoa denean erabili behar direla, bai
ikasteko, bai jakintza eskuratzeko.

NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA:
→ Bigarren zikloko edukiak:
1. MULTZOA: Hitzezko eta idatzizko komunikazioa:

- Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak,
errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.
- Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea eguneroko
bizi-tzako egoeretan.
- Ahozko adierazpenetan, gero eta egokitasun handiagoz erabiltzea lexikoa, sintaxi-egiturak,
intonazioa, keinuak eta ahoskatzea.
- Ahozko hizkuntza komunikaziorako eta norberaren eta gainerako pertsonen portaera
erregu-latzeko bitartekoa dela jakitea eta balioestea.
- Sormena adieraztea hizkuntzaren ahozko erabilera egiten duten jolasetan, ondo pasatu eta
ikasteko.
- Testu idatzien ondoan dauden irudiak eskuez erabiltzea eta interpretatzea, eta irudien eta
testuaren arteko loturak egitea.



- Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak (marrazkiak,
iru-diak, zenbakiak, etab.) bereiztea.
- Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta errezitatzea,
plazera sentitzeko eta ikasteko.
2. MULTZOA: Gorputz-hizkuntza:

- Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzea mugimenduaren bidez.
- Gorputza eta mugimenduak egokitzea, adierazpenak egin edo komunikatzeko asmoarekin,
pertsonen, espazioen, denboraren eta objektuen ezaugarrien arabera.
- Gainerako pertsonen adierazpen, azalpen eta antzezpenekiko interesa eta begirunea izatea.
3. MULTZOA: Matematika-hizkuntza:

- Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa, etab.)
ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea.
- Elementuak sailkatzea. Kidetza-harremanak eta kidetzakoak ez direnak.
- Multzoak zenbakitu gabe kuantifikatzea (asko, gutxi, etab.).
- Berdintasun eta desberdintasuneko loturak egitea (berdinak dira, gehiago dira, gutxiago
dira...).
- Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko.
- Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.) duten
erlazioa-ren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak denboran kokatzea
(eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).
- Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea. Oinarrizko
gorputz geometriko batzuk esploratzea.
- Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, gertu, urrun,
etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion jarraibideen arabera.

4. MULTZOA: Arte-komunikazioko beste modu batzuk:

- Proiektu kolektiboak egiten parte hartzea eta inguruneko arte-ekoizpenen gaineko interesa
izatea.
- Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
- Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak
erabiltzea.
- Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea, forma, kolorea,
egitura, espazioa, etab.).
- Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk (testuak, irudiak,
etab.) interpretatzeko.
- Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea eta haien bidez
mezuak igortzen hastea.
→ NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA INGURUNE FISIKOAREN ETA SOZIALAREN EZAGUERA ETA
NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA-REN
EDUKI KOMUNAK:
- Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.
- Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea), buruz ikastea
eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).
- Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).
- Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.
- Lortutako emaitza komunikatzea.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
- Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.



URRATSAK EDO JARRAIBIDEAK
4 urteko haurrentzako jarduerak aurrera eramango ditugu. Jarduera hauek proposatzen
ditugu, urtaro berri bat hasiko delako eta ikasleei galdetzean antzeman genuen ez zekitela
ezberdintzen negua udaberriaz. Hau jakinda eta beraiekin hitz egiten konturatu ginen urtaroak
azaltzea beharrezkoa zela, urtean dauden aldaketa klimatologikoak ulertu eta jakin zezaten.
Hauek aurrera eramateko, baliabide desberdinak erabiliko ditugu. Urtaro desberdinak
azalduko zaizkie bideoen bitartez, urtaro bakoitzean dauden jaiak erlazionatuz, egiten duen
eguraldia azalduz, janzten diren arropa esanez, etab. Adibidez, udaberria zer den jakiteko loredun
bideoak ikusiko genituzke.

ARAZO EGOERA
IZENBURUA Urtaroak
EREMUA “Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko
eta sozialaren
ezagueraren eremua”eta “nortasunaren
eraikuntzaren eta
komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”.
MAILA 4-5 urte.
TESTUINGURUA



Negua bukatzear dago eta urtaro berri bat
hasiko da: Udaberria.




ARAZOA
Urtaro aldaketa dagoenez, haurrei galdetzean antzeman genuen ez zekitela ezberdintzen negua
udaberriaz. Hau jakinda eta beraiekin hitz egiten konturatu ginen urtaroak azaltzea beharrezkoa
zela, urtean dauden aldaketa klimatologikoak ulertu eta jakin zezaten.
XEDEA
Haurrak urtaroak bereizten ikastea eta ulertzea.
HELBURUAK
·         Hiztegi berria ikasi
·         Urtaroak eguraldiarekin erlazionatu (Uda= beroa)
·         Urtaroak festekin erlazionatu (Negua= Gabonak)
·         Urtaroak arroparekin harremanetan jarri (Manga motza= Udaberria)
·         Informazio berria ikasteko modu ezberdinak ezagutu
·         Behatzeko gaitasuna garatu
·         Udaberriak desberdintzeko gaitasuna izatea
·         Autonomia pertsonala hobetu
·         Motrizitate fina lantzea
·         Sozializatu
·         Talde dinamikak garatu
ATAZA
Urtaro desberdinak azalduko zaie bideoen bitartez, urtaro bakoitzean dauden jaiak erlazionatuz,
urtaro bakoitzean egiten duen eguraldia azalduz, urtaro bakoitzean janzten diren arropa esanez,
etab. Adibidez, udaberria zer den jakiteko loredun bideoak ikusi.



JARRAIBIDEAK                         
·         Arazo-egoera aurkeztu eta planteamendua zehaztu.
·         Zenbait bideo jarri urtaroei buruz.
·         Eguraldiarekin bat datozen arropak erakutsi.
·         Ipuin batzuk kontatuz, egunero bat.
·         Etxetik ekartzea arropa edo jostailu bat.
·         Fitxaren bat prestatu urtaroak ikusteko.
·         Proiektuaren eta ikaskuntzaren talde-ebaluazioa egin.





JARDUERAK:




IZENA: Antzerki txikia.

HELBURUA Haurrak urtaroak bereizten ikastea eta ulertzea
liburu eta marrazkien bitartez.
MATERIALA -          Folioak
-          Margoak
-          Ipuina
-          Mahaiak
-          Aulkiak
ESPAZIOA:  Haurren gela orokorra.
DENBORA: Jarduera bakoitza bere denbora izango du. Emandako denbora beti orientagarria
izango da, haur eta gela bakoitzaren erritmoari moldatu beharko da.


Jarduera hau, bi ordu, bi ordu eta erdi iraungo du. Lehenengo zatian haurrak margotzen egongo
dira. Ondoren, irakasleak liburu bat irakurriko die eta azken tartean, irakurritako liburua
antzeztuko dute.



DESKRIBAPENA
1.       Haurrak txokoetan jarriko ditugu.
2.       Txokoetan banatuta, bakoitza urtaro bat izango da.
3.       Egunero, talde batek fitxa bat egingo du. Fitxa bakoitzean urtaro bakoitzaren
adierazgarriena aterako da.
4.       Behin fitxa mahai gainean izanda, margotzera pasako dira, beharrezko denbora
utziko zaie.
5.       Aurreko puntua bukatzean, borobilean jarriko dira eta irakasleak, ipuin bat (egunero
urtaro bat), kontatuko die. (Izenburua: Urtaroak ezagutzen).
6.       Ipuina kontatzean, urtaro hori egokitu zaien haurrei, irakaslearekin batera egun
horretako liburuxka kontatu eta interpretatuko dute.
7.       Behin liburua amaituta, irakaslearekin batera, haurrak egindakoa erakutsiko diete
bere ikasgelakoei.
OHARRAK: irakasleak gelan erabiliko dituen material guztia egun batzuk lehenago prestatuak
izango ditu, erabili beharreko egunean eskura eduki ahal izateko




IZENA: Arropak

HELBURUA Urtaro desberdinetan erabiltzen diren arropa eta
eguraldi desberdinak ezagutzea eta erlazionatzea bideo
eta marrazkien bitartez.
MATERIALA -          Proiektorea
-          Bideoa
-          Bozgorailuak
-          Arropa
-          Folioak
-          Errotulagailuak
ESPAZIOA:  Haurren gela orokorra.


DENBORA: Jarduera hau, ordu bat eta erdi gutxi gora behera iraungo du. Bideoa klasearen
lehenengo atala hartuko du eta ondoren, dinamikara pasako da, honek, denbora gehiena
eramango du. Azkenik, irakasleak haurrei egindako dinamikari buruzko galdera batzuk egingo
dizkie. 



DESKRIBAPENA
1.       Haurrak borobilean daudela, irakasleak urtaroak eguraldiarekin lotuko ditu.
Horretarako, hurrengo bideoa jarriko die:
https://www.youtube.com/watch?v=DPYC6PmnYfk (Lau urtaroak)
2.       Bideoa ikusten duten bitartean, irakasleak gelditzen joango da eta urtaroaren
arabera, arropa ezberdinak erakutsiko dizkie.
3.       Behin denak ikusita, irakasleak jarduera txiki bat planteatuko du.
4.       Dinamikan, haur baten silueta izango dugu (irakasleak lehenik prestatutakoa edo
denbora izanda haur baten silueta egingo du) eta honen gainean, txokoka, urtaro
bakoitzarekin bat datorren arropa jarriko zaio.
5.       Hau ikusita, galdetuko zaie, eramaten duten arroparen arabera, zer urtarotan
daudela pentsatzen dute.
OHARRAK: irakasleak gelan erabiliko dituen material guztia egun batzuk lehenago prestatuak
izango ditu, erabili beharreko egunean eskura eduki ahal izateko.








IZENA: Festak eta urte garaiak

HELBURUA Urtaro desberdinetan dauden festa edo garai desberdinak
ezagutzea eta erlazionatzea, liburu-bideo, marrazki, liburu
eta bideoen bitartez.
MATERIALA -          Proiektorea
-          Bideoak
-          Bozgorailuak
-          Folioak
-          Margoak
-          Guraizeak
-          Liburua
-          Mahaiak
-          Aulkiak
ESPAZIOA:  Haurren gela orokorra.

DENBORA: Jarduera hau egiteko bi ordu beharko dira. Saioa hiru zatitan banatuko da;
lehenengoan, marrazteko unea izango da. Bigarren atalean, bideo batzuk jarriko zaizkie, eta hauei
buruz denen artean hitz egingo dute eta azkeneko atalean, irakasleak ipuin bat kontatuko die
ikusitako guztia birpasatzeko.



DESKRIBAPENA
1. Txoko bakoitza urtaro bat denez, festa edota garai batekin erlazionatuko dugu. Negu txokoa
gabonak izango dira. Udaberri txokoa aste santua (opor txikiak), uda txokoa oporrak eta
hiriko jaiak eta udazkena txokoa eskolaren hasiera.
2. Taldeka daudenean, marrazki batzuk banatuko dizkiegu eta marrazki horietan urtaro
bakoitzaren festa edota apaingarri espezifikoak agertuko dira.
3. Margotu eta apaindu ondoren, irakasleak moztuko ditu.
4. Irakaslea orain arte behatzailearen rola izango du eta bakarrik beharrezkoa bada haurrei
lagunduko die.
5. Irakasleak marrazkiak mozten dituen bitartean, haurrek bideo hauek ikusiko dituzte:
·       Negua: https://www.youtube.com/watch?v=mQe4SYwPOgo (Negua!)
·       Udaberria: https://www.youtube.com/watch?v=iIu1kRvdZ4A (Udaberria!)
·       Uda: https://www.youtube.com/watch?v=2aucOzLcD1Y (Uda!)
·       Udazkena: https://www.youtube.com/watch?v=0mybdp22S-Y  (Udazkena!)
6. Hauek bukatzean, liburu-bideo bat jarriko diegu:
https://www.youtube.com/watch?v=Zc7W2Nlhp94 (Tulipan txikiaren ipuina)
7. Azkenik, behin dena ikusita, irakasleak beste liburu baten bitartez (asmatutakoa), argituko
dizkie, festak edota urtearen garaiak.
8. Klasea amaitu baino lehen, haurrei galderak egingo zaizkie eta egindako eta ikusitako guztia
birpasatuko dute.
OHARRAK: irakasleak gelan erabiliko dituen material guztia egun batzuk lehenago prestatuak
izango ditu, erabili beharreko egunean eskura eduki ahal izateko.





METODOLOGIA
- JUSTIFIKAZIO TEORIKOA:
Metodologia, logikaren arabera sistematikoki koordinatuta dauden teknika eta jarduera -
multzoa da, ikaslearen ikaskuntza helburu jakin batzuetarantz zuzentzeko (Nerici, 1973). Azken
finean, metodoaren helburua ikaslearen ikaskuntza eragitea da.
Jarduera hau aurrera eramateko, transmisioa/jasokuntza metodoan  oinarritzen den
metodologia erabiliko dugu.
Metodo honen ideia hauxe da: irakasleak berak eduki berria ikasleari transmititu egiten dio
eta honek, ikasleak, jaso egiten du. Irakaslearen ardura, informazioa osatua eta zuzendua aurkeztea,
eta informazioa galerarik gabe ikaslearengana iristea da. Ikaslearen papera jasotzailea da. Irakasleak
aurkezten dituen irakaskuntza/ikaskuntza jardueren bidez, eduki berriak ulertu eta bere jakintza -
eskemetan integratu egin behar du ikasleak.  Metodo honen helburu nagusia ikaskuntzaren bidez
ikaslearen garapen integrala bultzatzea da. Horrez gain, metodologia honen helburu zehatzen artean
ondokoak azpimarratu ditzakegu:
- Ikaskuntza-sekuentzia laburrak eta integratzaileak lantzea, ikasleen motibazioa eta atentzioa
ez galtzeko. Batetik sekuentziaren urratsak ongi definitzen dira eta bestetik sekuentzia
jarraiak eta ordenatuak planifikatzen dira.
- Egoeraren kontrola izatea, ikasleek irakaslearengana jotzen dute informazio bila, zalantzak
eta zuzenketak egitera , irakaslearen kontrola estuagoa bilakatuz.
- Irakaskuntza/ikaskuntzaren  prozesuaren autokontrola garatzea. Honetan, ikaslea ederki
jabetzen da sekuentziaren urratsez eta osotasunez  eta aldi berean ederki kokatzen du bere
burua sekuentziaren garapen unean.( Didaktika orokorra HH , metodologia )
Metodo hauek planteamendu konduktista oinarritutako programetan oso erabilia izatea
eragin du. Orokorrean helburu hauek, ikasleen gaitasun tekniko - praktiko behagarriak adierazten
dituzte. Irakaslearen rola metodo honetan, planifikatzailea, motibatzailea, instruktorea eta
orientatzailea da.( Didaktika orokorra HH , metodologia )
Gelaren antolamendua:  Bi alderdi hartu behar dira kontuan.  Alde batetik alderdi fisikoa,
hau da, zenbat pertsona egongo diren, gelaren tamaina etab. Bestetik, alderdi funtzionala ere
kontuan izan behar dugu, hau da, nola jasotzen den edo nola erreakzionatzen den. Geure kasuan,
jarduera gehienetan aukerako espazioak erabiliko ditugu. Antzerkia eta talde fitxak bete behar



ditugunean talde txikitan banatuko dugu gela.  Proiektatutako bideoak eta banakako fitxak baizik,
banaka egingo dituzte, beraz gela forma dinamiko batean antolatuko dugu. ( Didaktika orokorra HH ,
metodologia )

- BALIABIDEAK ETA IKT TRESNAK:
Ariketa hau egiteko, hainbat baliabide eta IKT tresna erabiliko ditugu. Baliabide bezala
hainbat material fisiko erabiliko ditugu, IKTak ordea, haurrek informazioa ulertzeko eta barneratzeko
lagungarria izango dira. Bien artean erabiliko ditugunak hauek izango dira:
- Urtaro desberdinak lantzeko fitxak
- Margoak
- Errotulagailuak
- Guraizeak
- Ipuinak
- Ordenagailua
- Bozgorailuak
- Proiektorea
- Bideoak
- Urtaro desberdinetako arropak
- Ume baten silueta marrazteko orri bat edo fitxa bat ume baten siluetarekin
- Urtaro bakoitzeko festak agertzen diren fitxak
- Mahaiak
- Aulkiak
-
TALDEKATZEA ETA ANTOLATZEA:
Taldeak osatzeko, irakasleak haurrak talde txikietan (txokoetan) banatuko ditu eta txoko
bakoitza urtaro bat izango da. Horrela, txoko bakoitzean egokitu zaien urtaroa landuko dute eta bere
gelakideei azalduko diete txoko horretan landutakoarekin zerbait ikasi dutela adieraziz. Baita ere,
talde handian lan egingo dute.



EBALUAZIOA
Ebaluazioa, helburuen lorpena zehaztea ahalbidetzen digun balorazio-jarduera da.
Ebaluazioa behaketaren bidez egingo da. Behaketa zera da, objektu batek beste subjektu, objektu
edo gertaerei begira jarrita hauei buruz datuak jasotzea, beraietaz ezagutza handiagoa lortzeko
xedeaz. Orokorrean behaketa egoera naturaletan egiten da. Behaketa, jokaera kontzientea izateaz
gain, hipotesiak formulatu edo baieztatu ahal izateko datuak jasotzea du helburu. Gainera, beste
teknikez lortu ezinak diren datuak jaso daitezke: egoera afektiboak, jokabideak, ohiturak, interakzio
prozesuak, curriculum ezkutua, jokabideen ondorioak…
-
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA INGURUNE FISIKOAREN ETA SOZIALAREN EZAGUERA:
- Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta
konfiantza handiagoa izanda.
- Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak.
- Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea
sentimenduen eta emozioen adierazpena.
- Ingurunea, haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez
deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
- Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki
erabilita.
- Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan
gogoz parte hartuta.

NORTASUNAREN ERAIKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA:
- Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu,
adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko.
- Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak
dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta
errespetuzkoa izanda.




- Irakurtzeko eta idazteko jardueretan parte hartzea eta haiekiko interesa adieraztea,
idatzizko testuak erabiltzen eta haien helburuak ulertzen hastea eta idazte-sistemaren
ezaugarri batzuk ezagutzea.
- Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko.
- Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz
adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin
egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak
konpartitzeko.
Haurrak ebaluatzeko erabili daitezkeen moduak eta tresnak errubrikak edo kontrol
zerrendak dira (eranskina 1). Errubriken bidez, gai jakin bati buruz, ikasle batek lortutako ikasketa
maila ebaluatzeko balio du. Irizpide zehatz batzuekin egindako taula bat da. Gida moduan jokatzen
du nahi den errendimendu maila lortzeko.
Kontrol zerrendak, baita ere taula bat da non datuak denbora errealean jaso, taularatu eta
emaitzak ikusita berehala erabakiak hartzeko aukera ematen duen inprimakia. Honek, aukera
ematen du behatutako alderdiei dagokienez taldearen egoera zein den ezagutzeko. Horrela jakin
daiteke zer alderdi landu edo sartu behar den programazioan.
Kontrol zerrenda diseinatzeko, hiru aldietan bereizi egiten da: behatu beharreko ezaugarri
edo alderdiak zein diren erabakitzea, horiek antolatzea eta kontrol zerrenda idaztea.
Behatu nahi diren ezaugarri edo alderdiak zein diren erabakitzeko lehendik jakin egin behar
da zer irakatsi nahi den; ekintzaren egitura bera eta unitate didaktikoaren helburuak balioko
adierazleak dira berez.
Alderdiak eta ezaugarriak aukeratuz gero, ataletan egituratu behar dira, zerrenda hori
irakurtzean koherentzia logikoa nabaritu behar baita behaketaren elementu edo unitateen artean.
Azkenik, behaketa zerrenda idatziko da. Horretarako, behaketaren unitateak edo ezaugarriak
jarriko dira, eta ikasleen izen-abizenak.


     
 
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Egoera komunikatiboa

 Kaixo lagunok! Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut. Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen. Egoera negatiboaren sailkapena: Egoera honen igorlea irakasleak izango lir...

Didaktikaren kontzeptuak ( Mapa Kontzeptuala)

Kaixo berrriro! Hemen duzue, aurreko postean azaldutako kontzeptuen mapa bat. Espero det ulergarria izatea. Laister Arte!