Ir al contenido principal

Egoera komunikatiboa




 Kaixo lagunok!

Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut.

Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen.

Egoera negatiboaren sailkapena:

Egoera honen igorlea irakasleak izango lirateke, haiek ziren eta mezu hori transmititzen zigutena. Hartzaileak berriz, nire gelakideak eta ni izan ginen. Egoera honen mezua irakasleek ikasleok selektibitatea aprobatzeko nahia da. Kodeari dagokionez, presio handia, estresa eta larritasuna nabarmendu ditzaket. Irakasleek egoera hau transmititzeko erabili zuten modua, edo kanala ahozkoa da , hau da, ahoz transmititu ziguten  mezua. Era beran,  gorputz espresioa erabili zuten , irakasleek mezua transmititzen ziguten bitartean gorputza erabiltzen zuten eta. Azkenik, egoera negatiboarekin amaitzeko, egoeraren kontestua Hezkuntza Formala zela esan dezaket, egoera hau ikasgelan gertatzen zelako.


Egoera positiboaren sailkapena:

Egoera positibotzat Lehen Hzkuntzan egindako , kurtso amaierako bidaia aukeratu  dut. Bertizera joan ginen hain zuzen ere. Bertan, tranpolin eta tirolina ugarietan ibili ginen, eta ni oso abentura zalea nintzenez, erronka guztietan parte hartzen nuen, eta oso ondo pasatzen nuen. Horregatik horrelako txangoak asko gustatzen zitzaizkidan. Gaur egun oroitzapen positibo asko ditut txango horiei dagokionez.

Kasu honetan, egoeraren igorlea bertako begiraleak  eta  eskolako irakasleak izan ziren. Hartzaileak berriz nire gelakideak eta ni izan ginen. Egoera honen mezua bidaia da. Kodeari dagokionez, leku berriak ezagutzea, esploratzea, lagun berriak egitea, esperientzia berriak bizitzea, poztasuna, ilusioa, sentimenduak eta abar nabarmenduko nituzke. Irakasle eta begiraleek guzti hau transmititzeko erabili zuten metodoa, edo kanala ahozkoa da, hau da, ahoz transmititzen ziguten mezua. Era beran gorputz espresioa erabiltzen zuten, hitz egiten zuten aldi berean, gorputza erabiltzen zutelako. Postarekin guztiz amaitzeko, egoera honen kontestua Hezkuntza Formala eta Hezkuntza Ez Formala dela esan dezaket. Alde batetik, Hezkuntza Formala da, eskolak antolatutako ekintza bat izan zelako, baina bestetik, ekintza hori eskolatik kanpo jardundakoa zen, beraz Hezkuntza Ez Formalaren sail barruan dago.

Irakaskuntza+Ikaskuntza -
  • Irakasleak ipuina azkar irakurri eta ikasleek ez dute ondo ulertu.(HF)
  • Hizkuntza akademian ez du ulertzen klaseko edukia. (HEF)
  • Buruz ikasitakoa ez dugu ulertu. (HF-HEZ+informala?)
  • Instrumentu baten notak irakatsi baino notak errepikatzeko gai ez izan. (Informala)
  • Irakasleak ekuazioak irakatsi eta ariketa egiteko gai ez izatea. (HF-HEF)
Irakaskuntza -Ikaskuntza +
  • Hilabete bateko haur batek objektu baten forma desberdinaz jabetza propioa. (HF-HEF-informala)
  • Bakarka liburu bat irakurtzen denean. (HF-HEF-informala)
  • HHko lehen egunean, patioan lehen aldiz sozializatzea (HF, HEF)

Irakaskuntza -Ikaskuntza -
  • Notak aurretik irakatsi gabe abesti bat jartzen saiatzea.
  • Arabierraz irakasteak idatzitako esaldi bat irakurtzea aldez aurretik hitzen esanahia irakatsi gabe.


Gaurkoz nahikoa izan da, espero det denoi gustatu izana.



Muxu handi bat!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Sekuentzia didaktikoa diseinatzen

                                                             URTAROAK SARRERA Unitate didaktikoak ikastetxearen asmoen eta irakaskuntzaren arteko koherentzia ziurtatu behar du. Beraz, maila bakoitzean garatzen diren unitate didaktikoek Ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta maila bakoitzerako Programazio didaktikoan ezarritako helburuak, edukiak eta irizpideak antolatu, garatu eta zehaztu behar ditu. Unitate didaktikoak praktika pedagogikoa egituratzen du eta praktika didaktikoaren plangintzarako, analisirako eta ebaluaziorako erabakiak hartzen laguntzen du. Beraz, beharrezkoa da unitate didaktikoaren eredu bat, oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duten planteamendu metodologikoekin bat eginez, ikasgelako jarduerak planifikatu eta antolatuko dituena. Unitate didaktikoa planteatzeko modu honek ikaskuntza-eduki guzt...

Didaktikaren kontzeptuak ( Mapa Kontzeptuala)

Kaixo berrriro! Hemen duzue, aurreko postean azaldutako kontzeptuen mapa bat. Espero det ulergarria izatea. Laister Arte!