Ir al contenido principal

Dekretuaren analisia


Kaixo lagunok!

Postaren izenburuan ageri den bezala, gaur dekretuari buruzko hausnarketa bat utziko dizuet.
 Hausnarketa hainbat pertsonen artean egin dugu, eta hona emen dekretuaren inguruko gure iritzia.


"Haur Hezkuntzako dekretua dokumentu garrantzitsuenetako bat iruditzen zaigu, bertan ezinbesteko sailak biltzen dituelako.Esate baterako, Haur Hezkuntzako gaitasunak, antolamendua, curriculuma, ikastexearen Hezkuntza eta Hizkuntza proilektua, ordutegiak, tutoretza, Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataera eta abar."

 Hausnarketarakin jarraitzeko, dekretuaren atal egokioenak zeintzuk ziren galdetu ziguten edo guretzako zeintzuk ziren dekretuaren atal egokienak, beste modura esanda.

 "Guretzako Haur Hezkuntzaren xede nagusia harreman garapen fisikoan, afektiboan, sozialean, eta intelektualean laguntzea da, familiekin lankidetza estuan. Horregatik curriculumaren antolamenduaren atala egokia iruditzen zaigu bertan gurasoen eta haurren beharrak biltzen dituelako eta kontuan hartzen dituelako." Hauxe izan zen gure erantzuna.

Ildo beretik, guretzako dekretuaren atal desegokienak zeintzuk ziren galdetu ziguten.


"Gure ustez dekretua nahiko osatua dago, baina desegokia iruditzen zaigu, zailtasunak dauzkaten haurrak, besteekin klase berdinean nahastu beharrean, bi klase ezberdin egotea, hau da, haurrak ezberdintzen dituzte hauen mailaren arabera." Erantzun genuen
 
Hausnarketa amaitzear zegoela, dekretuak gaur egungo egoerari erantzuten al duen galdetu ziguten, eta guk hauexe esan genuen.

"Gure ustez, curriculumak gaurko egoerari erantzuten dio. Curriculumean aldaketa eta hobekuntza asko egon dira. Adibidez, gaur egun baliabide ezberdinak daude. Ikastetxeek egiten dituzten curriculum proiektuak, nahiko malguak dira haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta berezitasunetara egokitu ahal izateko. Helburua da hezkuntza - premia bereziak dituzten ikasleen trataerako berezkoak diren bi printzipio bete ahal izatea: hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa. "

Besteen iritzia entzun eta ondoren, eta hauekin guria konpartituz, konturatu ginan dekretuaren teoria oso polita eta egokia dela, baina praktikan ez dela asko betetzen.

Hausnarketari amaiera emateko, aldaketaren bat proposatuko ahal genuen galdetu ziguten. Gu aurreko erantzunetan oinarritu ginen, eta honela erantzun genuen.

"Guk bi klase ezberdin jarri beharrean, ( bakoitzean maila ezberdinakin), bi klase jarriko genituzke, baina bietan haurrak nahasturik egongo lirateke, eta azkenean, haurrak bata bestearengandik ikasiko lukete."

Guzti honekin ondorioztatu dezakegu, dekretuan hainbat alderdi aldatu behar ditugula, batez ere praktika indartu egin behar dugula.


Klasean, irakaskuntza - ikaskuntza prozesua lantzen ari gara eta  egoera hauek zuekin partekatzea erabaki det.
 Lau egoera dira,( irakaskuntza - ikaskuntza egoera ematen denean, irakaskuntza bai, baino ikaskuntza ematen ez denean,  irakaskuntza ez dagoenean baina ikaskuntza ematen denean eta azkenik, ez irakaskuntza eta ez ikaskuntza ematen denean).Kasu bakoitzean hainbat adibide jarri ditugu. 
Espero det interesgarria iruditzea.
Besarkada handi bat!



Comentarios

Entradas populares de este blog

Sekuentzia didaktikoa diseinatzen

                                                             URTAROAK SARRERA Unitate didaktikoak ikastetxearen asmoen eta irakaskuntzaren arteko koherentzia ziurtatu behar du. Beraz, maila bakoitzean garatzen diren unitate didaktikoek Ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta maila bakoitzerako Programazio didaktikoan ezarritako helburuak, edukiak eta irizpideak antolatu, garatu eta zehaztu behar ditu. Unitate didaktikoak praktika pedagogikoa egituratzen du eta praktika didaktikoaren plangintzarako, analisirako eta ebaluaziorako erabakiak hartzen laguntzen du. Beraz, beharrezkoa da unitate didaktikoaren eredu bat, oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duten planteamendu metodologikoekin bat eginez, ikasgelako jarduerak planifikatu eta antolatuko dituena. Unitate didaktikoa planteatzeko modu honek ikaskuntza-eduki guzt...

Egoera komunikatiboa

 Kaixo lagunok! Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut. Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen. Egoera negatiboaren sailkapena: Egoera honen igorlea irakasleak izango lir...

Didaktikaren kontzeptuak ( Mapa Kontzeptuala)

Kaixo berrriro! Hemen duzue, aurreko postean azaldutako kontzeptuen mapa bat. Espero det ulergarria izatea. Laister Arte!