Ir al contenido principal

Didaktikaren kontzeptuak

Kaixo!

Gaurkoan Didaktikaren oinarrizko kontzeptu  batzuk azalduko dizkizuet, Hezkuntzan garrantzi handia dute  eta.

Hasteko,  hainbat esanahi etimologiko definitzen dituzten kontzeptuak emango dizkizuet.


- ERAKUTSI: Transmititu, adierazi, irakaskuntza, didaktika, irakatsi ....

- LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: Didaktikan erakusten diren edukiak bereganatzea. 
Ikaskuntza,barneratu, ikasi.
-
BARNEAN ERAIKI: Estruktura mentalen antolakuntza. Instrukzioa, sortu, antolakuntza, bereganatu, garatu.
-
 FORMA EMAN: Kulturaren bidez pertsonaren barneko formakuntza. Formakuntza heziketa, prestakuntza, lanketa,, identitatea.

Jarraitzeko galdera bat egingo dizuet; zuen ustez nork ikasi beharko luke iraskasten? Eta nola egin lezake?

Nire iritziz, guztiok ikasi beharko genuke irakasten. Hau da irakasle eta ikasleok ikasi beharko genuke irakasten. ( curriculuma jarraituz edo ez).

Eta nola irakatsi edo ikasi,  irakasten?
Honetarako, Teknika berriak eta berritzaileak erabili beharko ditugu. Horrez gain, pertsona batek esaten duena kontuan hartzen badugu, guk informazio hori beste pertsona bati azaltzeko gai izango gara. Era berean, ezinbestekoa da etengabeko formakuntza eta praxisa, hau da, egunekotasunaren praktikaz baliatzea.

Ildo honi lotuta beste galdera bat planteatuko dizuet:

Zuen ustez nork irakatsi beharko luke ikasten? Eta nola egin lezake?

Nire aburuz, kasu honetan,  arlo horretan profesionalak direnak edota irakasleak irakatsi beharko lukete ikasten.

Askotan neure buruari galdetzen diot ea irkasleek nola lortzen duten ikasleok ikastea, edo gaia barneratzea. Nire ustez, irakasleek ikasleen motibazioa piztuz, hauei ikasteko  aholkuak emanez, ekintza ezberdinak planteatuz, eta teoria eta praktika uztartuz  ikasleok ikastea lortzen dute.

 Postaren erdialdera iritsi gara eta beste gogoeta bat eskeiniko dizuet. Galderak honela dio:

Nork ikasi beharko luke ikasten? Eta nola egin lezake?

Galdera honen  erantzuna garbia dela uste dut. Nire ustez denok, hau da, irakasleek zein ikasleek ikasi beharko lukete ikasten. Ikaskuntza, Hezkuntza Formalean, Hezkuntza Informalean eta Hezkuntza Ez Formalean ematen da. Denok gara gai ikasteko.

 Noizbait galdetu al  diozue zeuen buruari ea nola ikasten dugun?

Gehienetan gauzak eginez ikasten ditugu.Imitazioak indar handia du ikasterako orduan. Txikitatik gure atxikimendu- irudiek egiten duten guztia imitatu egiten dugu eta. Kontuan izan behar dugu, ingurunea, hau da, nongoak garen, edo non jaio garen,eta zein lagunekin edota norekin ibiltzen garen. Hauek ere gure ikasketetan eragin handia dute.

Zuek ba al zenekiten Didaktikak zer lantzen duen?

Didaktikak arlo asko lantzen ditu, baina bereziki irakas - ikaskuntza  prozesua lantzen du, eta era berean hezkuntzaren praktikoak garatzen ditu, hezkuntzaren metodologia lantzen du, eta curriculumean oinarritzen da.
Didaktikak bi helburu nagusi ditu: Formakuntza eta Garapen maila.
Hauexek dira lantzen dituen objektuak:
Curriculuma
Irakaslea
Ikaslea
Irakaskuntza - ikaskuntza prozesua
Kontestua

Gaurko posta amaitzen joateko, aprendizaia edo irakaskuntzaren artean aukeratzen utziko dizuet. Zein da garrantzitsuagoa zuen ustez?

Nik esateko daukadan bakarra zera da:  Aprendizaiak zein irakaskuntzak biek garrantzi handia dute, eta hauen arteko oreka lortu behar dugu.

Azkenik. postari amaiera emateko, didaktikari eta curriculumari buruz hitz egingo dut. Honekin batera agurra ematen dizuet.

 Didaktikak eta Curriculumak gai  edo arlo berak lantzen dituzte?

Nire ustetan, didaktikak eta curriculumak arlo berak lantzen dituzte, biak irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan parte hartzen dute eta.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Sekuentzia didaktikoa diseinatzen

                                                             URTAROAK SARRERA Unitate didaktikoak ikastetxearen asmoen eta irakaskuntzaren arteko koherentzia ziurtatu behar du. Beraz, maila bakoitzean garatzen diren unitate didaktikoek Ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta maila bakoitzerako Programazio didaktikoan ezarritako helburuak, edukiak eta irizpideak antolatu, garatu eta zehaztu behar ditu. Unitate didaktikoak praktika pedagogikoa egituratzen du eta praktika didaktikoaren plangintzarako, analisirako eta ebaluaziorako erabakiak hartzen laguntzen du. Beraz, beharrezkoa da unitate didaktikoaren eredu bat, oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duten planteamendu metodologikoekin bat eginez, ikasgelako jarduerak planifikatu eta antolatuko dituena. Unitate didaktikoa planteatzeko modu honek ikaskuntza-eduki guzt...

Egoera komunikatiboa

 Kaixo lagunok! Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut. Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen. Egoera negatiboaren sailkapena: Egoera honen igorlea irakasleak izango lir...

Didaktikaren kontzeptuak ( Mapa Kontzeptuala)

Kaixo berrriro! Hemen duzue, aurreko postean azaldutako kontzeptuen mapa bat. Espero det ulergarria izatea. Laister Arte!