Ir al contenido principal

Haurtzaroko oroitzapenak

 Kaixo lagunok!


Gogoratzen zarete txikitan izan zenuten objektu bereziaz? Noizbait izan duzue babesa eman dizuen objektu berezirik? Horretaz jabetu zarete inoiz? Guk post honetan, gai honi buruz gogoeta bat egingo dugu, era berean zuek ere gai honi buruz pentsatu dezazuen.

Askok uste dute haur batentzat, eskolara eramaten dituzten objektuak esanahi edo garrantzi gabeko objektuak direla, baina hauek oker daude.

Haurra eskolara joaten hasten denean, bere gurasoaz banatzen dira. Hutsune hori betetzeko, nahiz eta guraso askok aurkakoa pentsatu, gomendagarria da, erreferentziazko objektu bat eramatea. Objektu horri, trantsizio-objektua deritzo eta edozer izan daiteke (panpina, manta, kuxina, txupetea, etab.).


Adibidez, guk gogoratzen ditugun haurtzaroko trantsizio-objektuak bi panpina, kuxin bat, manta bat eta Disney-ko teontzi bat dira.


Gutako batek, klasera joaten zenean panpina eramaten zuen. Panpina zeukanean seguru sentitzen zen eta ez zuen beldurrik ezerren aurrean. Panpina babes bezala erabiltzen zuen eta bere atxikimendu iruditan eta bere etxeari gogorarazten zion.

Beste batek, trantsizio-objektu bezala, manta bat zeukan. Manta horretan, bere gurasoak etiketak josi egiten zizkioten eta honek, lo hartzen zuen etiketak ukitzen. Nahiz eta eskolara ez eraman, bere bizitzako lehenengo urteetan, manta horrekin oroitzapen asko dauzka.


Era berean, gutako hirugarren pertsonak, Disney- eko teontzi bat gogorarazi du. Teontzi hau bere pelikula gogokoenean agertzen zen, eta filma hau beti bere familiarekin ikusten zuen, eta azkenean tradizio bihurtu zen. Modu berean, teontzia beraren irudi - atxikimendua bihurtu zen.


Taldeko laugarren kideak, Chou-chou panpina objetu berezi bezala zeukan. Panpina hori, leku guztietara eramaten zuen bera bezala zelako eta bere umea izango balitz bezala zaintzen zuen. Gainera oso berezia zen bere amonak oparitu ziolako eta oraindikan bere logelan jarraitzen du.







Azkenik, bosgarren kideak, trantsizio- objektu bezala bere amonak oparitutako Errauskin printzesaren kuxina zuen. Kuxin hau, berarentzat garrantzitsua da bera txikia zenean asko bidaiatzen zuelako eta beti berarekin eramaten zuelako. Horregatik, kuxin hau ezinbestekoa bihurtu zen bere amona gogorarazten ziolako eta segurtasuna ematen ziolako.












Hau ikusi ondoren konturatu gara haurra, trantsizio-objektuarekin lotzen dela segurtasun eta ongizate emozionala lortzeko euren atxikimendu itxurarekin (guraso eta zaintzaileekin), haurrari emozionalki bere atxikimendu irudietatik independente bihurtzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Sekuentzia didaktikoa diseinatzen

                                                             URTAROAK SARRERA Unitate didaktikoak ikastetxearen asmoen eta irakaskuntzaren arteko koherentzia ziurtatu behar du. Beraz, maila bakoitzean garatzen diren unitate didaktikoek Ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta maila bakoitzerako Programazio didaktikoan ezarritako helburuak, edukiak eta irizpideak antolatu, garatu eta zehaztu behar ditu. Unitate didaktikoak praktika pedagogikoa egituratzen du eta praktika didaktikoaren plangintzarako, analisirako eta ebaluaziorako erabakiak hartzen laguntzen du. Beraz, beharrezkoa da unitate didaktikoaren eredu bat, oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzen duten planteamendu metodologikoekin bat eginez, ikasgelako jarduerak planifikatu eta antolatuko dituena. Unitate didaktikoa planteatzeko modu honek ikaskuntza-eduki guzt...

Egoera komunikatiboa

 Kaixo lagunok! Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut. Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen. Egoera negatiboaren sailkapena: Egoera honen igorlea irakasleak izango lir...

Didaktikaren kontzeptuak ( Mapa Kontzeptuala)

Kaixo berrriro! Hemen duzue, aurreko postean azaldutako kontzeptuen mapa bat. Espero det ulergarria izatea. Laister Arte!