Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Egoera komunikatiboa

 Kaixo lagunok! Izenburuan jartzen duen bezala,  gaurko postan egoera komunikatiboei buruzko informazioa landuko dut, egoera ezberdinak azalduz. Hau da, eskolan bizi izan ditudan bi irakaskuntza - ikaskuntza prozesu hain zuzen ere. Oroitzapenetako bat negatiboa izango da eta bestea positiboa. Ondoren, bi egoera hauek komunikazio egoeraren inguruko osagaietan sailkatuko ditut. Nire irakaskuntza - ikaskuntza  oroitzapen negatiboa batxillergo bigarren mailan gertatu zen.  Batxilergo bigarren mailan selektibitatea aprobatzeko irakasleek ematen ziguten presioa, edo ikasleok irakasleengandik  batxilergoa aprobatzeko jasotzen genuen presioa aukeratu dut. Irakasle askok, egoera ugaritan " horrela ibiltzen bazarete, selektibitatean gaizki ibiliko zarete", edota " hau aprobatzen ez baduzue, selektibitatea ez duzue gaindituko" errepikatzen ziguten eta horrek presio handia suposatzen zuen. Egoera negatiboaren sailkapena: Egoera honen igorlea irakasleak izango lir...

Haurtzaroko oroitzapenak

 Kaixo lagunok! Gogoratzen zarete txikitan izan zenuten objektu bereziaz? Noizbait izan duzue babesa eman dizuen objektu berezirik? Horretaz jabetu zarete inoiz? Guk post honetan, gai honi buruz gogoeta bat egingo dugu, era berean zuek ere gai honi buruz pentsatu dezazuen. Askok uste dute haur batentzat, eskolara eramaten dituzten objektuak esanahi edo garrantzi gabeko objektuak direla, baina hauek oker daude. Haurra eskolara joaten hasten denean, bere gurasoaz banatzen dira. Hutsune hori betetzeko, nahiz eta guraso askok aurkakoa pentsatu, gomendagarria da, erreferentziazko objektu bat eramatea. Objektu horri, trantsizio-objektua deritzo eta edozer izan daiteke (panpina, manta, kuxina, txupetea, etab.). Adibidez, guk gogoratzen ditugun haurtzaroko trantsizio-objektuak bi panpina, kuxin bat, manta bat eta Disney-ko teontzi bat dira. Gutako batek, klasera joaten zenean panpina eramaten zuen. Panpina zeukanean seguru sentitzen zen eta ez zuen beldurrik ezer...